2014/12/26

Mario Calvo, Iruñeko Olentzero-kartelen lehiaketaren txapelduna

Gure taldeko Mario Calvo izan da aurtengo Iruñeko Olentzero-kartelen lehiaketaren txapelduna.

Erakusketa ikusgai dago Iruñeko Arte Eskolan (Amaia Kalea, 27)

Zorionak Mario!!

2014/12/09

Olentzero

Adi!   Laster  izanen  dugu  gure  artean  Olentzero  maitea.   Bosgarren  mailakoek lagunduko  dugu  joaldunez  jantzita.   Baduzu  dena  ?    Begiratu  etxean  eta  zerbait  falta  bazaizu  hasi  bilatzen  lagunen  artean  edo.




Ingurune azterketa!

Egun batzuk eskolara etorri gabe igaro ditugu eta orain azken txanpa heldu zaigu. Aste honetako ostiralean ingurune azterketa eginen dugu, bigarren gaia, hain zuzen ere.
Landareen erreinuan sartu gara eta sailkapenak, ugalketa prozesua eta harreman funtzioa ikasi dugu.
Ikusi dugu ere zer nolako garrantzia duten landareek gure bizitzan.
Asko ikasi duzue ?



2014/12/02

Fotosintesia

Gaur arratsaldean landareen elikadurari buruz hitz egin dugu.
Gero hormirudi erraldoia osatu dugu fotosintesiak dituen urratsekin.
Horrela gelditu da.



FOTOSINTESIA 
SUSTRAIEK URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEN DITUZTE

HOSTOEK KARBONO DIOXIDOA HARTU ETA OXIGENOA KANPORATZEN DUTE

EGUZKIAREN ARGIA BEHAR DA

2014/10/09

Top of the hill!

Aitorrek, ingeleseko irakasleak, martxan jarri du blog berri bat, "Top of the hill".
Hona hemen helbidea: http://topofthehillmendigoiti.blogspot.com.es/


Ongi etorri 5. mailara!

Ikasturtea hasita badugu ere, hemen ditugu hurrengo bi urteetako protagonistak.
Denak gogoz beterik hasi dira eta, urratsez urrats, bide ona izan dezaten opa nahi diegu.
Ongi ibili!

LH 5.A
LH 5.B

2014/04/09

Zorionak, Marta!

Igandean Martaren urtebetetzea izan zen eta ospatzeko, begira ze bizkotxo politak ekarri dizkigun!


2014/01/14

Barabai ipotxa

Hezkuntza Arretan egindako bideoa.


Bideo honetan parte hartu dute hurrengo ikasleek: Ibai D., Markel, Eneko, Iñigo M., Amaia S., Ane Lizarraga, Naroa, Eider eta Amaia J.