Ingurune etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ingurune etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014/12/09

Ingurune azterketa!

Egun batzuk eskolara etorri gabe igaro ditugu eta orain azken txanpa heldu zaigu. Aste honetako ostiralean ingurune azterketa eginen dugu, bigarren gaia, hain zuzen ere.
Landareen erreinuan sartu gara eta sailkapenak, ugalketa prozesua eta harreman funtzioa ikasi dugu.
Ikusi dugu ere zer nolako garrantzia duten landareek gure bizitzan.
Asko ikasi duzue ?



2014/12/02

Fotosintesia

Gaur arratsaldean landareen elikadurari buruz hitz egin dugu.
Gero hormirudi erraldoia osatu dugu fotosintesiak dituen urratsekin.
Horrela gelditu da.



FOTOSINTESIA 
SUSTRAIEK URA ETA GATZ MINERALAK XURGATZEN DITUZTE

HOSTOEK KARBONO DIOXIDOA HARTU ETA OXIGENOA KANPORATZEN DUTE

EGUZKIAREN ARGIA BEHAR DA

2013/09/12

Digestio-prozesua

Egun hauetan digestio aparatua ari gara lantzen klasean.
Aitanak, oso ongi laburtu du marrazki batean digestio-prozesuaren pauso guztiak.
Hona hemen bere lana.