2015/04/28

5. B Mailako ipuinak

EZ SARTU LABORATEGITAN Bazen behin mutiko bat Carlos deitzen zena eta bere txakurrarekin asko jolasten zuen. Bere txakurra Rayo deitzen zen. Egun batean bere aitaren laborategian sartu ziren. Eta Carlos eta Rayo makina batean sartu ziren eta gorputzak aldatu zituzten. Rayo eskolara joaten hasi zen baina ez zuen atsegin eta Carlos kaletik zihoala txakurzainekin aurkitu egin zen eta bost kilometroko lasterketa egin zuen. Rayok eta Carlosek gorputzak aldatu nahi zuten baina ezin zuten zeren makina apurtuta zegoen. Azkenean txakurra eskolatik bota zuten eta Carlos txakurzainek harrapatu zuten. Aitak txakurra beste eskola batean matrikulatu nahi zuen eta umea hartzera joan zen eta pentsatzen hasi zen nola aldatu gorputzak. Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen eta trumoiak eta tximistak erortzen hasi ziren eta aitak pentsatu zuen makina mendira eramatea eta makinan tximista erortzea eta horrela makina martxan jarriko zen. Bi ordu pasata aitak makina eraman zuen mendira eta hor itxoiten ordu bat azkenean tximista bat erori zen makinan eta makina martxan jarri zen. Aitak makina etxera eraman zuen eta Carlosi eta Rayori esan zien berriro sartzea laborategira eta makinan sartzea berriro. Makinan sartu ziren eta aitak makina martxan jarri zuen eta berriro gorputzak aldatu zituzten eta berriro bere bizitzetan sartu ziren. UNAI MORENO

5. B Mailako ipuinak

A ZER NOLAKO SUSTOA ! Bazen behin Andergo izeneko mutil bat herri handi batean bizi zena. Egun batean Andergo eta bere familia gaztelu bat ikustera joan ziren. Gaztelura ailegatu zirenean gizon bat zegoen. -Hemen ezkerraldean etxe horia dago eta beste aldean ikusten duzuen bezala horma dago.- esan zuen gizonak. Hori entzunda denek jakin zuten nor zen gizon hori. -Gidaria!!!-esan zuten denek. Denek, Andergo izan ezik, gazteluaren kanpoan zeuden eta etxe batean sartu ziren baina Andergo beste etxe batean bera bakarrik. Sartzean dena hankaz gora ikusi zuen. -Baina zer da hau?- esan zuen Andergok . Eskailerak igo zituen eta beheko solairuan bezala dena desordenatuta zegoen, liburu bat izan ezik. Liburua apalategi batean zegoen eta asko ikusten zen bere koloreagatik. Liburua ikustera joan zen, liburuak zioen : “Etxe misteriotsua”. -Zer titulu ona.Irakurriko dut! Hau jartzen zuen: ”Beheko suaren ondoan,beroa nabarituko duzu baina arretaz begiratuz gero gehiago ikusiko duzu” -Liburu magikoa ematen du. Behera joan zen hori probatzera eta itxoiten eta itxoiten ari zela ez zen ezer agertu. Orduan, haserretu egin zen eta liburua sutara bota zuen. Bat-batean zirimola bat agertu zen sutondotik eta Andergo korrika hasi zen. -Aaaaaaaaa!!! Korrika egiten ari zen bitartean, pentsatzen ari zen ea ateraino ailegatu ahal zen edo ez. Azkenean baietz esan eta korrika azkarrago hasi zen. Atera heldu eta etxetik bizirik atera zen. Andergok amari kontatu zion dena baina berak ez zuen sinesten . Gero aitari esan,arrebari,anaiari baina ez zion inork sinesten. Orduan esan zuen: -Begira,etorri! -Bale -esan zuten denek. Etxean sartzean sua ikusi zuten,baina ez zegoen ezer. Denak joan ziren Andergo izan ezik eta orduan bai zirimola atera zen. Bera ez zen konturatu zirimola zegoela eta ixil-ixilik kanpora atera zen. Amak etxera bueltatzeko esan zuen. Joan ziren eta Andergok ez zuen inoiz gehiagorik horretaz pentsatu. Bi urte pasa eta gero , amak bost sarrera irabazi zituen gaztelu bat ikusteko eta familiarekin arratsalde horretan joatea erabaki zuen. -Ez!!!! Beldurra daukat. -Beldurti,beldurti - esan zuen anaiak. Eta borrokatzen hasi ziren . Azkenean amak beste gaztelu batera joatea erabaki zuen. Gaztelura ailegatzean Andergok berriro ere zirimola ikusi egin zuen. ASIER RUIZ DE LARRAMENDI

2015/03/03

English week 2015.03.02

Hona hemen lehenengo eguneko argazkiak.
Horretaz gain antolatzaileek argazki gehiago igotzen dituzte CNAI-ko webgunera.

Ya podéis ver las fotos de ayer.
Además, en la página del CNAI podréis ver las fotos que suben los organizadores.

https://www.cnai.es/es/acceso
Username: englishweek
Password: 51350


2015/02/06

Santa Agedako koplak


Hauek dira ikasleek egindako bertsoak.
(Doinua: Santa Ageda)

Negua

Santa Ageda etorri zaigu
eta ekarri elurra.
Elurrezko panpina egin dugu
baina apurtu du txakurrak.

Sua piztu nahiko genuke
baina ez dugu egurra,
mendira joan gara moztera
(e)ta hoztu zaigu muturra.

Mikel, Laura, Aimar R. eta Peio

Negu gogorra

Goizean leihotik begiratu
itzela dugu elurra
giltzak berokian ahaztu eta
ezin dut eraman haurra.

Etxean gelditu gara
baina atera da txakurra
hizotzan erori nahiz eta
hautsi dut eskumuturra.

Unai, Aimar.A, Garazi, Ekhiñe

Negurik txarrena

Hodei polita ta txuri hoiek
ekarri digute elurra.
Aurten jasotako hotz guztiak
hilko du gure txakurra.

Eta gure txakur maltzurra
txikitu digu egurra.
Hotza sartuko zaigu etxean
gor-gorri dugu sudurra.

Jon, Alicia, Asier eta Pablo

Santa Ageda Eguna 

Euskaraz dira gure abestiak
Santa Ageda ospatzeko.
Abestiak dira jendea pozteko
eta ez dirua lortzeko.

Janaria eskatzen dugu,
Santa Ageda egiteko.
Iluntzean koadrilako lagunak
meriendatzera joateko.

Ane, Mario, Idoia eta Gorka




2015/01/27


 Hemen  duzue  sakatu  behar  duzuena :

http://issuu.com/iralko/docs/recetas__castellano.pptx/1

Errezetak gaztelaniaz

Eta  orain  irakurri  ahal  dituzue  errezetak  gaztelaniaz.

2015/01/20

Danborrada eskolan!


2015/01/15

Olerkia: Gabonetako zuhaitza

Gabonetako zuhaitza

Zuhaitz apainduak
opari zainduak

Izarra horia
bolak txuriak

Argia piztuz
pinua argitu

Opariak ikusi
eta saltoka hasi.

Unai eta Gorka