Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/28




                                         OLERKIAK    6. mailako ume  hauen  ahotsak  entzungo  dituzue : Aitor Salinas, Ander Belsue, Asier  Ruiz de  Larramendi, Haizea Lusarreta, Olane Azpirotz, Sergio Álvarez,  Oihane  Lazkano, Unai Moreno.



                      

2016/04/21

Antzerkia. XX.mendeko Espainiako Historia



Historia lantzeko PROIEKTU batean sartu ginen : ANTZERKIA prestatuko genuen. Modu laburrean azalduko genuen zer gertatu zen Espainian XX. mendean. Ikusi nahi baduzu gure ANTZERKIA sakatu hemen : 




2015/04/28

5. B Mailako ipuinak

EZ SARTU LABORATEGITAN Bazen behin mutiko bat Carlos deitzen zena eta bere txakurrarekin asko jolasten zuen. Bere txakurra Rayo deitzen zen. Egun batean bere aitaren laborategian sartu ziren. Eta Carlos eta Rayo makina batean sartu ziren eta gorputzak aldatu zituzten. Rayo eskolara joaten hasi zen baina ez zuen atsegin eta Carlos kaletik zihoala txakurzainekin aurkitu egin zen eta bost kilometroko lasterketa egin zuen. Rayok eta Carlosek gorputzak aldatu nahi zuten baina ezin zuten zeren makina apurtuta zegoen. Azkenean txakurra eskolatik bota zuten eta Carlos txakurzainek harrapatu zuten. Aitak txakurra beste eskola batean matrikulatu nahi zuen eta umea hartzera joan zen eta pentsatzen hasi zen nola aldatu gorputzak. Egun batean oso eguraldi txarra egiten zuen eta trumoiak eta tximistak erortzen hasi ziren eta aitak pentsatu zuen makina mendira eramatea eta makinan tximista erortzea eta horrela makina martxan jarriko zen. Bi ordu pasata aitak makina eraman zuen mendira eta hor itxoiten ordu bat azkenean tximista bat erori zen makinan eta makina martxan jarri zen. Aitak makina etxera eraman zuen eta Carlosi eta Rayori esan zien berriro sartzea laborategira eta makinan sartzea berriro. Makinan sartu ziren eta aitak makina martxan jarri zuen eta berriro gorputzak aldatu zituzten eta berriro bere bizitzetan sartu ziren. UNAI MORENO

2015/02/06

Santa Agedako koplak


Hauek dira ikasleek egindako bertsoak.
(Doinua: Santa Ageda)

Negua

Santa Ageda etorri zaigu
eta ekarri elurra.
Elurrezko panpina egin dugu
baina apurtu du txakurrak.

Sua piztu nahiko genuke
baina ez dugu egurra,
mendira joan gara moztera
(e)ta hoztu zaigu muturra.

Mikel, Laura, Aimar R. eta Peio

Negu gogorra

Goizean leihotik begiratu
itzela dugu elurra
giltzak berokian ahaztu eta
ezin dut eraman haurra.

Etxean gelditu gara
baina atera da txakurra
hizotzan erori nahiz eta
hautsi dut eskumuturra.

Unai, Aimar.A, Garazi, Ekhiñe

Negurik txarrena

Hodei polita ta txuri hoiek
ekarri digute elurra.
Aurten jasotako hotz guztiak
hilko du gure txakurra.

Eta gure txakur maltzurra
txikitu digu egurra.
Hotza sartuko zaigu etxean
gor-gorri dugu sudurra.

Jon, Alicia, Asier eta Pablo

Santa Ageda Eguna 

Euskaraz dira gure abestiak
Santa Ageda ospatzeko.
Abestiak dira jendea pozteko
eta ez dirua lortzeko.

Janaria eskatzen dugu,
Santa Ageda egiteko.
Iluntzean koadrilako lagunak
meriendatzera joateko.

Ane, Mario, Idoia eta Gorka




2015/01/21

2014/12/09

Olentzero

Adi!   Laster  izanen  dugu  gure  artean  Olentzero  maitea.   Bosgarren  mailakoek lagunduko  dugu  joaldunez  jantzita.   Baduzu  dena  ?    Begiratu  etxean  eta  zerbait  falta  bazaizu  hasi  bilatzen  lagunen  artean  edo.