2015/02/06

Santa Agedako koplak


Hauek dira ikasleek egindako bertsoak.
(Doinua: Santa Ageda)

Negua

Santa Ageda etorri zaigu
eta ekarri elurra.
Elurrezko panpina egin dugu
baina apurtu du txakurrak.

Sua piztu nahiko genuke
baina ez dugu egurra,
mendira joan gara moztera
(e)ta hoztu zaigu muturra.

Mikel, Laura, Aimar R. eta Peio

Negu gogorra

Goizean leihotik begiratu
itzela dugu elurra
giltzak berokian ahaztu eta
ezin dut eraman haurra.

Etxean gelditu gara
baina atera da txakurra
hizotzan erori nahiz eta
hautsi dut eskumuturra.

Unai, Aimar.A, Garazi, Ekhiñe

Negurik txarrena

Hodei polita ta txuri hoiek
ekarri digute elurra.
Aurten jasotako hotz guztiak
hilko du gure txakurra.

Eta gure txakur maltzurra
txikitu digu egurra.
Hotza sartuko zaigu etxean
gor-gorri dugu sudurra.

Jon, Alicia, Asier eta Pablo

Santa Ageda Eguna 

Euskaraz dira gure abestiak
Santa Ageda ospatzeko.
Abestiak dira jendea pozteko
eta ez dirua lortzeko.

Janaria eskatzen dugu,
Santa Ageda egiteko.
Iluntzean koadrilako lagunak
meriendatzera joateko.

Ane, Mario, Idoia eta Gorka