2013/09/11

Martxan jarri gara!

Ongi etorri elkarrekin egingo dugun bide honetara!
Ikasturtea hasi berria da eta pixkanaka udan ahaztutako liburuak, koadernoak eta eskolako bidea berreskuratu behar ditugu.
Hoberena: berriz lagunak ikusiko ditugu.
Okerrena: iratzargailua, etxerako lanak, irakasleak, liburuak... Hainbeste gauza!
Baina ez gara ezkorrak izan behar.
Aurten eskolako azken urtea izanen da. Hurrengoan, institutura!
Ordurarte urtebeteko bidea egin behar dugu, denon artean, elkarrekin.
Ziur nago denok gauza asko ikasiko ditugula, zuek ikasleok eta guk, irakasleok.
Eta leku xume hau horren lekuko izanen da.
Hemen ikusi ahal izanen dituzue zuen lanak, argazkiak, aurkezpenak, bideoak eta abar luze bat.
Horretaz gain, agenda bat gure gauzarik garrantzitsuenak apuntatzeko, lanean laguntzeko materialak, abestiak, ipuinak...
Beraz, indarrak hartu, aurrera begiratu eta urratsez urrats, bideari ekin diezaiogun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina